ibilbidea

2019

  • Antolaketan eta egituran aldaketa abiatzen dugu: gerentzia duen kooperatiba izatetik hierarkiarik gabeko kooperatiba izatera igarotzen gara.
  • Egitura berria martxan jarri eta lantalde bakoitzaren funtzioak zehazten ditugu.
  • ‘Bizi on’ taldearen lana 5 esferen arteko artikulazioan zentratzen hasten da.
  • Gure filosofía eguneroko lanean sartzeko lehen tresna sortzen dugu: Proiektuak aukeratzeko tresna.
  • Banakako elkarrizketak egiten hasten gara eta zaintza espazio bat antolatzen dugu.
  • Gure eskuragarritasuna baloratzeko eta desorekak eta gainkargak saihesteko asmoz, aurreikuspen kronogramak eta orduen jarraipena egiteko tresnak sortzen ditugu.

2020

  • Gure ingurua eraldatzeko beharrak bultzatuta, kontzienteki hasi ginen lanean Olatukoopen eta beste sare batzuetan.
  • Hileroko jarraipen txostenak egokitzeko prozesu bat hasten dugu, analisi ekonomikoen eta lan-kargen elementuez harago.

2021

  • Gure lanaldia berrantolatzen dugu 6+1+1 ordu-ereduarekin.
  • Osasun-azterketetako genero-ikuspegi eza dela-eta, emakumezko langileen osasun-estaldura handitzea erabakitzen dugu.
  • Beste kooperatiba eta elkarte batzuekin batera, interkooperazio feministako sare bat eta gaiari buruzko zenbait ikerketa-proiektu bultzatzen ditugu.

2022

  • Tresnei esker, gure enpresaren erabilera-balioaren eta aldaketa-balioaren ehunekoa kalkulatzea lortzen dugu, gure eraldaketa-gaitasuna ezagutzeko eta horretan eragiteko.
  • Lan-markoa bat sortzen dugu eta gure praktikak eta tresnak sistematizatzen ditugu gure lan-eredu berria sendotzeko.