Enpresa ameslaria da Farapi. Sistema kapitalista patriarkal eta kolonialista baten baitan lan egiten dugun arren, etengabe ari gara eredu berriak ko-sortzeko saiakerak egiten.
Gure izaera zurruna eta aldakorra da aldi berean. Alde batetik, oinarri batzuk negoziaezinak direla uste dugu. Besteak beste, hierarkiarik gabe lan egiten dugu eta produktiboak ez diren lanei aitortza egiten diegu. Bestetik, ingurura begiratzea gustuko dugu, gure erabakiak berrikusteko eta elkarren artean ikasten eta desikasten jarraitzeko. Pîxkanaka, sistema zapaltzaile eta bortitz honetan eredu berriak ko-sortzeko lanean ari gara.
2019an, Farapi Kooperatibatik erabaki genuen gure lan egiteko modua eraldatu nahi genuela, gure ideologiarekin bat zetorren egitura bat sortuz: gerentzia zuen kooperatiba izatetik hierarkizatu gabeko kooperatiba izatera igaro ginen, lantaldeetan antolatuz. Orduz geroztik, eredu bizigarri baten alde ari gara lanean, pertsonen eta taldearen ongizatea erdigunean jartzeko, proiektuaren bideragarritasuna eta gure ingurunean sortzen duen eragina kontuan hartuta.
Ekonomia feministak eskaintzen duen markoa funtsezkoa izan da lan-eredu berri hori bultzatzeko. Hori praktikan jartzeko eta gure errealitatean aplikatzeko, gure lana egituratzen duten hainbat dimentsio adostu ditugu. Halaber, dimentsio horiek praktikan jartzen lagunduko diguten prozesuak eta tresnak sortu ditugu.
Gure ibilbidea
Bide luzea egin dugu gaur egun garena izatera iristeko. Farapi ezagutzeko, garrantzitsua da jakitea nondik gatozen.
Bizigarritasunaren auzia
Bizigarritasuna eta bideragarritasuna uztartzeko bidea erraza ez bada ere, etengabe ari gara lan-eredu bizigarri baten bila.
Inguruarekin harremana
Beste eragileekin saretzea ezinbestekoa dela uste dugu, inguru sozialarekin kohesioa eta konexioa izateko.
Irakurri gure barne-prozesuari buruzko azken blog sarrerak: