Nor gara
Araitz, Bego, Gabriela, Haizea, Ines, Irati, June, Leire, Maider, Maria, Nico, Nerea eta Oihanek osatzen dugu Farapi. Taldean lan egiten dugu, taldea osatzen dugun pertsonak erdigunean jarriz eta elkarrekin eraikiz. Diziplina anitzetako ezagutza eta begiradetan oinarritzen da gure lana; Antropologia, Feminismoa, Partaidetzako prozesuak eta Ekonomia.
Pentsatzen dugu pertsonak garela gure errealitatea eraikitzen dugunak, eta horregatik, elkarlanari esker errealitate horiek hoberako eraldatu daitezkeela defendatzen dugu.
Ilusioz, arduraz eta mimoz lan egiten dugu. Gure bezeroen beharrak gertutik ezagutuz eta neurrira egindako prozesuak abian jarriz. Bereziki zaintzen ditugu lan-prozesuak, prozesuen kalitatea emaitzen kalitatearekin lotuta dagoela sinesten dugulako. Horixe da gainera, gure bezeroek gehien baloratzen dutena.
LAN ESPARRUAK
Zer egiten dugun bezain garrantzitsua da nola egiten dugun. Horregatik, emaitzez gain, prozesuei ere garrantzia ematen diegu.
Farapin sinesten dugu gu ere gizartea eraldatzeko eragile aktibo izan gaitezkeela. Hori dela eta, eskaerapeko lanak egiteaz gain, geure kabuz proiektuak sustatzen ditugu.