Lan Esparruak

Parte hartzea

Herritarrek gizartean eta politika publikoetan eragin dezaten prozesuak laguntzen ditugu. Izan ere, partaidetza ez da soilik herritarrei galdetzea; elkarrekin hausnartzea, lehentasunak identifikatzea, adostea eta elkarlanean ekitea ere bada.

Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da erronka ekosozialei erantzuteko, komunitatea indartzeko eta ahalduntzeko, eta gure bizitzak duintzeko. Horretarako, parte hartzeko baldintza egokiak sortzea ezinbestekoa da. Farapin herritarrekin saioak dinamizatzen ditugu, aniztasuna bermatzeko ahaleginak egiten ditugu eta hitz egiteko espazio seguru eta ahalduntzaileak sortzen ditugu.

Administrazio publikoek barne mailan zein herritar eta kolektiboei begira, elkarrizketarako eta gobernantzarako eredu berriak sortzeko erronka dute. Tokian tokiko errealitateak kontuan hartuz, ko-sorkuntzan oinarritutako prozesuak bideratzen ditugu, helburu partekatuei elkarrekin erantzuteko.

Partaidetzak aukera amaigabeak ematen dizkigu, edozein eremutan txertatu daitekeelako. Izan ere, lanaren edukian baino, egiteko moduan jartzen du fokua. Farapin oso prozesu anitzetan aritu gara partaidetza ahalbidetzen: haur eta nerabeek haien auzoetan eragitetik, lurralde mailako politika publikoak modu partehartzailean diseinatzeraino.

Hona hemen Farapin bidelaguntzen ditugun partaidetza prozesuetako batzuk:

  • Herritarren partaidetza prozesuen diseinu eta garapena.
  • Ikerketa Ekintza Parte-Hartzailea.
  • Haur eta nerabeen partaidetza prozesuak eta egituren diseinuak.
  • Herritar eta erakundeen arteko elkarlanerako eredu berriak.
  • Partaidetza sustatzeko teknika sortzaile eta bisualen
  • Erronka eko-sozialen aurrean komunitatea indartu eta ahalduntzeko prozesuen bidelaguntza.
  • Gai zehatzen inguruan partaidetza sustatzeko prozesuak: partaidetzazko aurrekontuak, hirigintza, eta abar.

Eraldaketa oinarri

Parte-hartzeaz ari garenean, parte-hartze eraldatzaileaz ari gara. Uste dugu prozesua bera ere eraldatzailea izan daitekeela.

Itzultzaileak gara

Erakunde publikoen eta herritarren artean zubi-lanak egiten ditugu, elkarren artean hobeto ulertu daitezen eta norberaren ikuspegiaz haratago joan daitezen.

Denok gara eragile

Herritarrek euren burua subjektu eraldatzaile gisa ikustea da gure helburuetako bat. Haien motibazioa bultzatzea eta prozesuak haien bizitzetan izango duen eragina ikusaraztea.

Garai konplexuek erantzun konplexuak behar dituzte: Inplikatutako subjektu guztiak prozesuan integratu, egiteko era berriak arakatu, herritarrak eta erakundeen arten elkarlanerako sistema berritzaileak diseinatu eta martxan jarriz

Ezagutu bidelagundu ditugun azken proiektuak:

Zure herri, erakunde edota taldean prozesu partehartzaile bat abiatu nahi duzu?