Lan Esparruak
Feminismoa
Kooperatiba feminista garen heinean, ikuspegi feministak laguntzen ditugun prozesu guztiak gurutzatzen ditu. Parekidetasuna eta berdintasuna helburu izateaz harago, egiteko modu feministez ere ari gara: kolektibotasuna, komunitategintza, ahalduntzea edota bizigarritasuna sustatzeaz, besteak beste.
Feminismoa proiektu guztietan modu zeharkatuan txertatzeaz gain, feminismoa ardatz nagusi duten prozesuak ere bideratzen ditugu.
Erronka sozialak gero eta konplexuagoak dira, eta gero eta erantzun berritzaile eta eraldatzaileagoak behar ditugu horiei aurre egiteko. Hori dela eta, azken urteotan, halako prozesuetan dihardugu:
- Udalerrietan zaintzaren erronkari heltzeko prozesuak: diagnostikoak, eskuhartze planak, koordinazio mahaiak, ekimen komunitarioak, zahartzaroa eta bakardade ez hautatuak…
- Emakumeen ezagutza eta memoria historikoa berreskuratzeko prozesu parte-hartzaileak.
- Kooperatibismo feminista lan-eredu gisa sustatzeko ekimenak.
- Aisialdi eta jai feministak bultzatzeko prozesuak: eragileei eta erakundeei formakuntzak, jaien egitarauen analisia, erasoen aurkako protokoloak…
Bestalde, erakunde eta enpresentzako aholkularitza ere eskaintzen dugu, genero eta berdintasun gaietan. Eskarmentu handia daukagu aukera berdintasuna bermatuko duten jendartea eraldatzeko proiektuetan eta emakumeen ahalduntzea ardatz duten prozesuetan:
- Berdintasun diagnostiko, plan eta ebaluaketa orokorrak zein sektorialak (kultura, kirolak, jaiak, gazteria, droga-menpekotasuna…).
- Indarkeria matxistari aurre egiten dieten emakumeentzako zerbitzuen inguruko diagnostiko eta koordinazio protokoloak.
- Indarkeria matxistari aurrean erantzun komunitarioa artikulatzeko prozesuak
- Genero ikuspegitik egindako ikerketa aplikatuak.
- Politika publikoetan genero zeharkakotasuna sartzeko prozesuak.
- Berdintasuna bultzatzen duten partaidetza prozesuak.
- Formakuntza, sentsibilizazio eta ahalduntze saioak.
Ahalduntzea
Emaitzaz harago, prozesua bera partaideen ahalduntze pertsonal eta kolektiborako tresna izan daitekeela sinesten dugu.
Ikuspegi komunitarioa
Komunitatea aktibatu eta inplikatuko duen prozesuak egiten ditugu. Horregatik, guretzat ezinbestekoa da tokian tokiko mugimendu feministarekin eta herritarrekin elkarlanean aritzeari.
Indarkeriarik gabeko bizitzak
Indarkeria matxistari eremu guztietatik aurre egiteko eta prebenitzeko prozesuetan eskarmentu handia dugu.