Lan Esparruak
Ekonomia sozial eraldatzailea
Erantzunkidetasun soziala:
Enpresen erantzunkidetasun sozialari ikuspegi integral batetatik begiratzen diogu Farapin. Enpresak, barrura zein kanpora, erantzunkidetasun sozialez jardun dezake. Hainbat sektore eta tamainatako dozenaka enpresaren esperientziak erakusten duenez, beren kulturan eta esparru horretan jarduteko moduetan izandako aldaketa sakonek enpresa-proiektua indartu dute, plantillaren inplikazioa eta prozesu organiko produktiboen hobekuntzan lagunduz. Enpresetan Erantzunkidetasun soziala sustatu eta indartzeko lanketetan zure bidelagun izan gaitezke.
Lan-eredu bizigarriak:
Bizigarritasunaren kontzeptua denon ahotan badago ere, askotan zaila da gure enpresa eta erakundeetan lurreratzea eta praktikara eramatea. Hori dela eta, erakunde eta enpresa osasuntsu, bizigarria eta bideragarria lortzeko asmoz, barne-antolakuntzan lagungarriak izan daitezkeen tresnak sortu ditugu.
Kooperatibismoa eta ekonomia sozial eraldatzailea:
Enpresa tradizionalak laguntzen ditugu enpresa sozial eraldatzaileak bilakatzeko ibilbidean. Hala, kooperatiba bilakatzeko bidean sor daitezkeen erronkei elkarlanean erantzuteko prozesuak abiatzen ditugu, gure esperientzia propiotik abiatuta. Bestalde, tokiko sistema kooperatiboak eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko prozesuak bultzatzen ditugu, beste eragile eta aliatuekin elkarlanean.
Erantzunkidetasun soziala
Erakunde eta enpresetan eraldaketa prozesuak bidelaguntzen ditugunean, bost dimentsiotatik egiten dugu: proiektua, taldea, pertsona, inguru naturala eta inguru soziala.
Ikuspegi komunitarioa
Inguruko erakundeak ez ditugu lehiakide gisa ikusten, elkar laguntzeko eta elkarlanean aritzeko bidelagun gisa baizik. Horregatik, askotan elkarlanean egiten ditugu prozesuak.
Ekonomia soziala hedatzea
Ekonomia sozial eraldatzailea eta kooperatibismoa eskutik doazenez gero, enpresa eta erakundeetan barne-eredu kooperatiboak txertatzen laguntzen dugu.