Egindako Lanak

Saiaz Mankomunitateko jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Saiaz Mankomunitateko jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua

Norekin elkarlanean: Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Proiektuaren urtea: 2023


Saiaz Mankomunitateak 2020an abiatutako indarkeria matxistari herri gisa eta komunitatetik erantzuteko bideari jarraipena eman diogu.

Indarkeria matxistaren aurrean jaiak borrokarako eremu garrantzitsu dira, horregatik Saiazko indarkeria matxistako taldeak herrietako jaietan lanketa egitea erabaki zuen eta Farapirekin jarri zen harremanetan bidelaguntza egiteko.

Saiaz osatzen duten 4 herriak (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil) oso errealitate ezberdinak dituzte. Horregatik herri bakoitzeko jai batzordeko kideekin elkartu, indarkeria matxistaren aurrean haien errealitatea ezagutu eta haien neurriko ekintzak landu genituen: prebentzio neurrietatik hasi eta jai egunetarako erasoen aurrean jarduteko protokoloetaraino.