Eskuartean

Otsailaren 26an barne araudi feministaz eta lan-eredu bizigarriez solastuko gara Bilboko Ekonopoloan

Otsailaren 26an Bilboko Ekonopoloan izango gara, barne araudi feministen inguruan hitz egiteko:
  • Otsailak 26, asteazkena
  • 10.30 – 13.30
  • EKONOPOLOan, 1. aretoa (Harrobi plaza 4, 1. solairua)

 

Dakizuenez, Farapin urteak daramatzagu lan-eredu bizigarri eta bideragarri bat eraikitzen. Beraz, saio honetan zera landuko dugu:
  • Nondik heldu zaigu kooperatibetan ikuspegi feminista txertatzeko beharra.
  • Nola egin ditugu prozesu hauek eta ze emaitza lortu ditugu.
  • Erronka honen argi-ilunak zeintzuk diren.
  • Farapiren esperientzia praktikoa prozesu honetan eta landu ditugun tresna praktikoak gure proiektu ekonomikoa bizigarria izan dadin.

 

REASEuskadiren egoitzan ikusiko dugu elkar! Informazio guztia eta izen-ematea esteka honetan.

“Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista”

Ba al zenekien? Lan-politika feministak definitzeko gakoei buruzko argitalpena egin dute Colectiva XXK-k, Mugarik Gabek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, REAS Euskadik eta SETEM Hego Haizeak.

Dokumentu horretan, 10 printzipio eta 20 akordio identifikatu dituzte, guztion bizitza erdigunean jarriko duen lan-politika definitzeko.

Ohorea izan da Farapiren barne-antolaketa partekatzea eta argitalpenaren edukia elikatzen laguntzea. Praktika teoria bilakatu daitekeela erakusten duen adibide bikaina da dokumentu hau.