Eskuartean

Osasun publikoaren aldeko jardunaldiak antolatuko dituzte Teila Fabrikan

Jarduera Teila Fabrikan bertan izango da eta osasunaren alorreko hainbat eragilek hartuko dute parte. Lehenengo egunean, Osakidetzaren egoera eta osasun publikoaren defentsaren inguruko solasaldia egingo dute Markel Brouard mediku ebentualak eta Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko (DOPA) herri ekimenak. Hurrengo egunean, Lehen Arretaren egoeraz hitz egingo dute Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin eta LAB sindikatuarekin.

Ekimen hau Egia auzoarekin konektatzeko eta auzoan ekarpenak egiteko prozesuaren baitan antolatu du Teila Fabrikak. Farapi prozesu horren bidelagun denez gero, antolaketan lagundu ditugu.