‘Interkooperazio feminista, zertarako eta zergatik?’ jardunaldiak izango dira datorren maiatzaren 24ean Hernanin, eta egitarau zabala antolatu du LARRUTIK Interkooperazio Feministarako sareak egun hartarako. Izen-ematea ere zabalik dago jada.
Datorren maiatzaren 24ean, goizeko 9.30tan ekingo diogu egitarauari. 10.00ak arte, harrera egingo diegu parte hartzaileei Hernaniko Biteri Kultur Etxean, eta ordu horretan izango da jardunaldiko mahai inguru nagusia. ‘Interkooperazio feminista, zergatik eta zertarako?’ galderari erantzuten saiatuko dira mahaikideak. Kataluniako La Insolita sare feministako eta Red de Transciones feministas taldeko hiru kide izango ditugu hizlari lanetan, baita Larrutik interkooperazio sareko kideak eta Mirene Begiristain ikerlari feminista ere. Itzulpengintza zerbitzua eskainiko dugu goizean zehar.
Ondoren, Hernaniko Kulturarteko Plaza feministan jarraituko dugu jardunaldiekin. 12.30tan lau tailer izango dituzte parte hartzaileek aukeran.
- Barne araudi feminista, kooperatibentzako baliabideak.
- Amatasunen eragina proiektu kooperatiboetan
- Instituzioekiko harremana arakatzen
- Interkooperazio feministaren aukerak.
Tailerren ostean, 14.00tan0 ‘Klownklusioak’ izango ditugu Beatriz Egiazabalen eskutik eta ondoren, bazkaria Larrearen eskutik. Arratsaldean, jardunaldia amaitzeko, 16.30tan Mauriziak ez dau Inor Hil kooperatiba Txikiko kidea den Ines Osiganarekin solasaldi musikatua izango dugu Hernaniko Kulturarteko Plaza feministan ere.
Jardunaldietan izena emateko: HTTPS://LABUR.EUS/INTERKOOPFEMINISTA