Eskuartean

Eskuratu Ekonomia Feministako VIII. Kongresurako egin dugun posterra

Ekonomia Feministako Kongresuan parte hartzeari esker, hiru eguneta denetarik egiteko aukera izan dugu: gauza berri asko ikasi ditugu, ahots berriak entzun eta gorpuztu ditugu, gure barrenera eta alboetara begira jarri gaituzte, jende berria ezagutu eta aspaldiko lagunak topatu ditugu…

Bestalde, Farapin garatzen ari garen lan-ereduaren berri eman dugu bertan. Izan ere, 2019 urtean erabaki genuen gure lan egiteko modua eraldatu nahi genuela, gure ideologiarekin bat zetorren egitura bat sortuz: gerentzia zuen kooperatiba izatetik hierarkizatu gabeko kooperatiba izatera igaro ginen, lantaldeetan antolatuz. Orduz geroztik, eredu bizigarri baten alde ari gara lanean, pertsonen eta taldearen ongizatea erdigunean jartzeko, proiektuaren bideragarritasuna eta gure ingurunean sortzen duen eragina kontuan hartuta.

Ekonomia feministak eskaintzen duen markoa funtsezkoa izan da lan-eredu berri hori bultzatzeko. Hori praktikan jartzeko eta gure errealitatean aplikatzeko, gure lana egituratzen duten hainbat dimentsio adostu ditugu. Halaber, dimentsio horiek praktikan jartzen lagunduko diguten prozesuak eta tresnak sortu ditugu.

Prozesuaren inguruan sakondu nahi baduzu, eskuragarri duzu Kongresuan aurkeztu dugun posterra: