Horiek guztiok zera dugu amankomunean: Erakide izeneko tresna erabiltzen dugula. Hala adierazi zuen Nerea Elias Farapiko kideak mahai-inguruan: "Eraldaketarako palanka izan nahi du Erakide tresnak eta hiru onura nagusi ditu: erantzunkidetasun soziala ikuspegi integraletik landu, prozesua lantalde anitz batean egin eta aurrera begirako erronkak emaitza gisa aurkeztu".
Farapin urteak daramatzagu enpresekin bidelaguntza prozesuak egiten, inguruarekiko duten erantzukizuna sustatzeko. ‘Erakide’ tresna hobeto ezagutu nahi baduzu, sar zaitez hemen edo ikusi ondorengo bideoa:
Gipuzkoako Foru Aldundiak zabalik du halako prozesuak babesteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Zure enpresan Erakide tresna aplikatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: erakide@www.farapi.com
Esteka interesgarriak:
- 'Erakide' tresnaren webgunea: erakide.aplikazioak.gipuzkoa.eus
- Enpresa Bidea hedabidearen artikulua: "Erakide, erantzunkidetasuna bultzatuz"