Partaidetza prozesuak lantzearen alderdi aberasgarrienetako bat da erronka ekosozial anitzetan bidelagun izateko aukera dugula. Azken urteotan, erronka horietako bat elikadura burujabetza izan da.
Gaur, urriaren 16a, Elikadura Burujabetzaren Eguna denez gero, eragileek eta ekoizleek egiten duten lana goraipatu eta txalotu nahi dugu. Elikadura burujabetza sustatzen duten taldeekin elkarlanean aritu garenean, egunerokotasunean egiten duten lan nekaezina ikusteko aukera izan dugu, eta asko ikasi dugu ekoizteko eta elikatzeko eredu jasangarri eta agroekologikoen inguruan.
Farapin pozik gaude guk ere bide horretan gure aletxoa jartzeko aukera izan dugulako. Hain zuzen ere, ikuspegi anitzetatik lan egin dugu elikadura burujabetzaren bueltan: Komunitatearekin lotura estutzeko partaidetza prozesuak, lan-ildo estrategikoak identifikatzeko ekimenak, eragileen lan-antolaketan eredu feminista lantzeko saioak…
Jarrai dezagun elikadura burujabetza sustatzen, lurraldetik, komunitategintzatik eta parte-hartze eraldatzailetik!
Ikusi elikadura burujabetzaren eremuko eragileekin egin ditugun proiektuetako batzuk: