Eskuartean

BAKARDADEA, ZAHARTZAROA URRETXUN

Zahartzaroaren eta bakardade egoeren arteko lotura aztertzea premiazkoa da. Izan ere, populazioa zahartzen ari da, gero eta gizarte zaharkituagoa dugu; zahartzaroa ulertu eta bizitzeko modu berriak agertu dira eta zaintzaren paradigman jazo diren aldaketak egoera berriari maila pertsonal, komunitario eta instituzionalean nola erantzungo diogun galdetzea eta erantzutea eskatzen du.  

Horregatik, Urretxuko Udalaren eskaera ilusio eta ardura handiz hartu genuen eta herrian bakarrik bizi diren adineko pertsonen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa burutu dugu, ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa uztartuz.

Alde batetik, udal erroldako datuak baliatu ditugu egoera honetan dauden adineko pertsona kopurua, hala nola, hauek herrian duten kokapena edo banaketa espazial ezagutzeko. Bestetik, diagnostiko honek erdigunean jarri ditu bakarrik bizi diren adinekoen ahotsak, haien beharrak eta kezkak, bizipenak eta pertzepzioak; baita haiekin harremanetan dauden pertsona, eragile eta erakundeenak ere.  

Baina egungo egoera ezagutzea ez ezik, bakarrik bizi diren adineko pertsonen bizitzak hobetze aldera identifikatu diren zailtasun eta erronkei erantzun hobe bat emateko bokazioa ere badu proiektu honek. Horregatik, egoerak uzten digun bezain pronto, diagnostikoaren emaitzak lan honen protagonistekin, Urretxuko herritarrekin eta herrian diharduten eragile desberdinekin partekatuko ditugu aurkezpen-tailer batean. Bertan, denon artean bakarrik bizi diren adineko pertsonekin adeitsuagoa den Urretxu bat eraikitzeko proposamenak bilduko ditugu. Seguru denon artean proposamen interesgarriak aterako direla…bertakoa bazara, anima zaitez parte hartzera!