Entre manos

Teila Fabrikarekin lankidetza abiatu dugu

Teila Fabrikak bi norantzatan definitu ditu aurtengo erronkak: barne mailan, elkar-elikatzen, ikasten eta garatzen jarraitzea, eta aldi berean, auzoarekin konektatzea eta auzoan ekarpenak egitea. Farapitik, prozesu hauetan aholkularitza eta bide-laguntza ematen ari gara, eta gu ere, Teilakideekin batera, konektatu eta aberasten ari gara.

Urtarrilaren 26an Teilakideekin lehen saioa izan genuen. Bertan, Teila Fabrikatik gustuko dutena, komunitatera gerturatzeko behar dutena eta elkar-bizitzarako baliabideak eta oztopoen inguruan hausnartu genuen kolektiboki. Barne komunikazioa, lan kolektiboa errazteko baldintzak eta elkarbizitza arauei buruz ere adostasunetara iritsi ginen. Bizilagun komunitate adeitsuenak bezala!

Hurrengo asteetan ere konektatzen eta auzora irekitzen jarraituko dugu. Izango duzue gure berri!

 

Argazkiaren egiletza: Teila Fabrika