RESUMEN DEL PROYECTO:
Nombre del proyecto: Proceso para Amatasunek ekintzailetza kooperatiboko proiektuetan duen eragina aztertzeko prozesua
En colaboración con: Artaziak kooperatiba / Con apoyo económico de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Año del proyecto: 2023-2024
Gogoratzen duzu nola izan zen lehenengo amatasun iragarpena zure kooperatiban? Zer eragin zuen horrek lan-taldean? Nola bizi izan zenuten? Zein irakaspen atera zenituzten bertatik?
Artaziak eta Farapi kooperatibetako kideen arteko elkarrizketa informal batean bururatu zitzaigun amatasunek proiektu ekintzaile kooperatiboetan duten eragina aztertzea. Halaxe hitz egin ohi dugulako amatasuna eta lanaren inguruan: pasiloetan, atsedenetan… Horregatik, gaiari heltzea eta mahai gainean jartzea erabaki genuen.
Kooperatiba feminizatu eta gazteetan (25-40 urte) bereziki, ama bilakatzeak hankaz gora jarri dezake proiektua eta lantaldea. Amatasunak eta kooperatibismoa uztartzearen auzia lantzeko asmoz, 2023. urtean azterketa-prozesu partehartzaile bat abiatu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzaketari esker. Hainbat kooperatiben partaidetzarekin, hiru saio antolatu genituen, bizipenak eta irakaspenak partekatzeko.