Trabajos realizados

Kulturarteko elkarbizitzarako Errenteriako II. Plan Estrategikoaren diseinuan bidelaguntza

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Kulturarteko elkarbizitzarako Errenteriako II. Plan Estrategikoaren (2024-2029) diseinuaren bidelaguntza

Norekin elkarlanean: Errenteriako Komunitate-bizikidetza eta Lankidetza Saila (Errenteriako Udala)

Proiektuaren urtea: 2023-2024

Errenteriako komunitate-bizikidetza eta lankidetza sailak 2019-2023 epealdiko Aniztasunean oinarritutako herritar bizikidetzarentzako Plan Estrategikoa ebaluatu eta jarraipena emango zion Plan berria diseinatu nahi zuten. Farapitik, hausnarketa partekaturako prozesu bat bideratu genuen, egoerara egokitzeko gaitasunean, ebaluazio kritiko eta eraikitzailean eta sormenean oinarrituta. Saileko kideez gain, udal-departamentuekin zeharkakotasun ikuspegia landu genuen, eta kulturartekotasunari lotutako elkarte eta eragileekin ekarpenak jasotzeko eta kontrasterako saio bana egin genituen.

Kulturarteko elkarbizitzarako Errenteriako II. Plan Estrategikoak ikuspegia partekatzea eta norantza amankomun bat ematea lortu du, eta aldi berean, jarraipenerako tresna praktiko eta erabilgarri bat da.