Entre manos

EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasun-neurri, politika eta jarrerak ezagutzen

Diagnostiko hau garatzeko beharra HABEren I Berdintasun planaren (2019-2022) baitan sortu zen. Zehazki, plan horretan Emakumeak ahalduntzeko programak eta helburuak barne hartzen dituen ardatz bat dago, eta bertan, HABEk “euskalgintza munduan diharduten eragile eta erakunde desberdinekin eta, bereziki, euskaltegiekin, dituen harremanen bidez, hala nola, eremu honetan arauak eta baldintzak ezartzeko dituen eskumenen bidez, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko ekintzak garatzea” du helburu.

Hori horrela izanda, ardatz honen baitan badira EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen aukera-berdintasuna bultzatu eta genero-ikuspegia txertatzearekin lotura zuzena duten ekintzak, eta horiek Aurrera eramateko beharrezkoa zen aldez aurretik gaiaren inguruko diagnostiko bat burutzea. Hori dela eta, HABEtik Farapirekin jarri ziren harremanetan eta lanari ekin genion.

Hauek izan ziren diagnostikoaren helburuak:

1. EAEko euskaltegietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko orain arte garatu diren politika eta ekintza nagusiak ezagutzea eta egindako ibilbidea balioan jartzea.

2. EAEko euskaltegietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko egun identifikatzen diren erronka, zailtasun eta aukera nagusiak identifikatzea eta horiei aurre egiteko -edo horiek aprobetxatzeko- ekintza eta estrategia posibleak formulatzea.

3. EAEko euskaltegiek sortzen duten ekosisteman emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko eztabaida eta elkarrizketa eman dadin laguntzea, egun gai honen inguruan dauden ikuspegi eta jarrera desberdinak ezagutzea eta haien arteko trukea bultzatzea.

Irakurri diagnostikoaren emaitza nagusiak hemen.