Entre manos

INVESTIGACION Y PROCESO PARTICIPATIVO SOBRE EL OCIO ENTRE LA ADOLESCENCIA

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteria sailek urteetako ibilbidea daramate gazte politikak era iraunkorrean garatzen, eta martxan jarritako egitasmoak herrietako nerabeen portzentaje altu batengana iristen dira. Sailetik eskainitako zerbitzuak aisialdirako aukerak ematetik haratago, ikuspegi hezitzailea ere integratzen dute.

2018-2019 epealdian, urrats bat gehiago eman da: nerabeak beraien aisialdiaren inguruan hausnartu eta eraldaketa proposamenak egin ditzaten partaidetza prozesua jarri dugu martxan.  

Prozesua eta azkeneko emaitza izan den diagnostikoa Aretxabaleta eta Eskoriatzako nerabeak, beraien errealitatea eta aisialdia ezagutu eta ulertzeko hurbilpena da, nerabetasunaren marko orokorrago baten baitan. Eta aldi berean, diagnostikoaren ondoren egingo den partaidetza prozesurako elementuak definitzen lagundu digun bitartekoa ere bada. Ondorio hauek bigarren norabide honetan kokatzen dira: nerabeekin egindako lanketatik abiatuz, partaidetza prozesua, eta etorkizuneko Gazteria politiketan kontuan hartzeko gako batzuk azaltzeko moduan aurkezten dira.

Jarraian Goiena telebistak ikerketaren berri ematen duen elkarrizketa:

https://goiena.eus/aretxabaleta/1551877897468-nerabeen-aisialdiaren-gainean-egindako-ikerketa