Trabajos realizados

SAIAZ MANKOMUNITATEKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO PROTOKOLOA

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jartzen ari da, berezitasun batekin: herritarrak inplikatuko dira protokoloa osatzeko.

Zaintza komunitarioa ardatz hartuta, garrantzitsua ikusten dugu herritarrak indarkeria identifikatzea eta haren inguruan hausnartzea, begirada berria sortuz. Prozesu berri honetan, instituzioez gain, (Ertzaintza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) herritarrak izango dira protokoloaren partaide.

Laguntzaile lanetan, foru aldundiko Berdinbidean programa eta Farapi elkartea izango dituzte. Azken horiek, COVID-19aren ondoren, Saiazen sortutako elkar laguntza sareak aztertzen dabiltza, eta bi proiektuak uztartzen saiatuko dira.