Egindako Lanak

ZEGAMAKO JAIAK BERDINZALEAGOAK EGITEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA

Farapi 2013tik Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hainbat herrialdetan jaiak berdinzaleak bihurtzeko mota honetako prozesuak bideratzen ari gara. Gehienak udalak bultzatutako prozesuak izan dira, Berdintasun edo Kultur arloen iniziatibaren ondorioz edo besteetan jai batzordeak edo gazte taldeak udalari proposatutako kezka baten ondorioz.

Prozesu hauek beti jaietako eragile eta ordezkariekin burutu ditugu, hain zuzen ere, sinisten dugulako eraldaketa jaietan inplikatuta dauden eragileekin egin behar delako. Prozesu hauek herriaren beharretara moldatu dira baina normalean 4 edo 5 saioetan burutu da.

 

Prozesu hauen helburu nagusia:

Herriko eragile ezberdinekin lankidetzan herriko jaien inguruko genero hausnarketa kolektiboa egitea da. Emakumeen eta gizonen parte hartze baldintzak aztertuz, etorkizuneko esku-hartzeak identifikatzeko.

Prozesuan zehar honako helburuak lortzen saiatzen gara:

–          Jaien eduki sinbolikoak eta hauek genero ereduekin duten harremana aztertzea.

–          Maskulinitate eta feminitate tradizionala erreproduzitzeko existitzen diren elementuak identifikatu eta jaietan beharrezkoak diren baloratzea.

–          Emakumeen partaidetza laguntzen duten elementuak identifikatzea.

–          Jaien antolakuntzan eta ekintzetan emakumeen eta gizonen protagonismoa ebaluatzea.

–          Herriko jaietan ematen diren genero indarkeri egoerak ezagutu eta aztertzea.

–          Herriko jaietan genero indarkeria bultzatu dezaketen elementuak identifikatzea.

–          Herritarrentzat desiragarria den jai ereduaren inguruko hausnarketan batzea.

–          Herritarrak eta udal eragileak gaian kontzientziatu, sentsibilizatu  eta beraien ekarpenak gehitzea jai parekide batzuen alde.

–          Herritarrekin batera jai berdinzaleen aldeko estrategia eta ikuspegia bultzatuko dituzten ekintzak proposatzea eta identifikatzea (ahal den neurrian).

–          Jaiak berdinzaleak diren edo ez aztertzeko beharrezkoak diren gakoak eta tresnak herritarrei eskaini eta haien esku uztea.