
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Zaldibiko energia berriztagarrien komunitatea sortzeko prozesua
Norekin elkarlanean: Zaldibiko Udala; Nazertek Aholkularitza.
Proiektuaren urtea: 2024
Zaldibian Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) eratzea izan da prozesu honen helburu nagusia, herritarren parte-hartzean oinarrituta. Izan ere, EBKetan komunitate ahaldundu eta konprometitu bat izateak soilik bermatzen du komunitate horren zentzua eta jarraikortasuna.
Farapi kooperatibak 4 saio parte hartzaile diseinatu eta dinamizatu zituen, herritarren sentsibilizazioa eta energia burujabetzan ahalduntzea handitzeko helburuarekin. Bestalde, Energia Berriztagarrien inguruko ezagutza sortu eta elkarlanean EBKren sorrerarako beharrezko lehen erabakiak hartu dira saio horietan.
Saio hauek Zaldibiako EBKren sorrerarako lehen urratsak izan dira, hemendik aurrera hainbat erronka identifikatu eta ibilbide orri bat diseinatu da elkarlanean.