
LABURREAN:
Proiektuaren izena: ‘Zegama: Zaintza diagnostikoaren ondorioetatik etorkizuneko lan-ildoei herritarrekin tiraka’
Norekin elkarlanean: Zegamako Udala
Proiektuaren urtea: 2024-2025
2023an zaintza diagnostikoa egin zuten Zegaman, Farapiren aholkularitzarekin, eta bertan hainbat erronka identifikatu zituen herriak. Erronka horiei ahalik eta egokien erantzuteko asmoz, aurrera begirako lan-ildo posibleak proposatu genituen:
– Zaintza lanak ikusarazi eta haien balioa aitortzeko neurriak.
– Autonomia iraunarazi eta mendekotasunaren prebentzioa bultzatu duten neurriak.
– Zaintza zerbitzu publikoak hobetzea.
– Zaintza langileen lan-eta bizi-baldintzak hobetzeko neurriak.
Hala, 2024-2025 ikasturtean bi lan-talde sortu ziren ildo horiei ekiteko. Alde batetik, emakume taldearekin zaintzak ikusarazteko eta balioan jartzeko partaidetza saioak dinamizatu zituen Farapik. Lehenik eta behin, zaintzen inguruko hausnarketa egiten hasi ginen, emakumeon eta herriko errealitatetik. Gogoeta horietatik abiatuta, zaintzak ikusarazteko ekimen bat egitea proposatu genuen, eta hala jaio zen zaintzak ikusarazteko ibilbide bat antolatzeko ideia. Ekintza txiki gisa hasi zen antolaketa, eta azkenean Martxoaren 8ko egitarauaren ekintza garrantzitsuenetako bat bilakatu da.
Bestetik, adinekoen taldearekin autonomia iraunaraztean eta mendekotasunaren prebentzioan zentratu ginen. Talde honek zahartzarorako prestatzeko eskuorri bat sortu zuen. Bertan, zahartu ahala hausnartu beharreko gaiak zehazten dira, eta herriko eta eskualdeko baliabideen berri ematen da. Gainera, Adinekoen Zaintza Mahaia diseinatu zuten Udalarekin eta Farapirekin batera. Mahai honen helburua da koordinazio espazio bat sortzea herrian, adinekoen beharrei erantuzteko eta elkarrekin ekintza zehatzak proposatzeko eta bideratzeko. Besteak beste, adineko herritarrek, herriko eragileek eta Udal langileek parte hartzen dute mahai horretan.
Talde bakoitzak independenteki lan egin badu ere, saio bateratu bat egin genuen elkarri egindako lanaren berri emateko eta lanketen emaitzak aurkezteko.
Prozesua irudietan:








Prozesuan ereindakoak:



