Egindako Lanak

Urola Garaian ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko prozesua UGGASA eta Biziolarekin elkarlanean


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Urola Garaian Ekonomia Soziala sustatzeko prozesua

Norekin elkarlanean: Urola Garaiko Garapenerako Agentzia (UGGASA), Biziola Elkartea

Proiektuaren urtea: 2023


 

Urola Garaian Ekonomia Soziala sustatzeko helburuarekin, egin dugu "UG_koop" proiektua, Urola Garaiko Garapenerako Agentziarekin (UGGASA) eta Biziola Elkartearekin elkarlanean. UGGASAren plan estrategikoak eskualdean ekonomia soziala eta kooperatibismoa lantzeko helburua jasotzen zen. Helburu hau erdietsi asmoz hainbat sustapen saio egin dira eskualdean. Urola Garaiko Lanbide Eskolako (UGLE) ikasleekin egon ginen abenduan ekonomia sozialaz eta ekintzailetza sozialaz solasten, eta besteren artean KoopFabrikako materialak erabili genituen saioan.

Urtarriletik maiatzera aldiz, eskualdearentzat estrategikoak izan daitezkeen esparruetan sakontzeko "asteazken kooperatiboak" egin genituen. Esparru bakoitzean abian dauden proiektu errealak ekarri genituen Urola Garaira, proiektu hauek bertatik bertara ezagutu eta ekonomia egiteko beste eredu bat posible zela erakustarazteko. Hauek izan ziren landutako esparruak:

2023ko ekainean eman genion amaiera proiektuari, egindako bidea baloratu eta aurrera begirako erronkak identifikatuz