Jaien Berdintasun Behatokia bide luze baten ondorioa izan da: urtebete iraun zuen herritar prozesu parte hartzailea eta gero Jaiak berdinzaleagoak egiteko gida sortu zen. Honekin herriko eragileek jaiak berdinzaleagoak izateko gakoak eta neurriak eskura izan zituzten.
Gero, 2016an Jaien Berdintasun Behatokia definitzeko pausuak eman genituen ondoren, 2017an jaietako lehenbiziko txostena kaleratu zen. Berdintasun batzordeari aurkeztu zitzaion eta udal barruko formazio bat egin zen.
2018an berriz lanari ekin zitzaion eta 2. txostena kaleratu zuen Behatokiak, bere dinamika zabalduz eta sendotuz.