Gure ikerketa antropologikoak aplikatuak izatea eta errealitatean nolabaiteko inpaktua sortzea da Farapiren printzipioetako bat. Horregatik, ikertzeaz eta erremintak diseinatzeaz gainera, eragile ezberdinekin hartu-emanean eraldaketa soziala bultzatzea oinarrizkoa da guretzat.
“Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna” ikerketa eta nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gidaren diseinuaren ostean, hezitzaileekin hausnarketa konpartitua bultzatzeko espazioak dinamizatzen aritu gara. Helduen munduaren eta nerabeen munduaren arteko zubiak zaintzea da helburua, uneoro hartuko diren neurriak errealitatearen ezagutzan oinarritzen direla eta behar konkretuei erantzuten dietela bermatzeko.
Hau da, eraikuntza kolektibo batetik abiatuta, efektibitatea bultzatuz, sare sozialen erabilera arduratsu bat lortu eta indarkeria matxistak prebenitzeko.
2 saio izan ohi dira, norberaren esperientzia eta hausnarketatik abiatuta, metodologia parte hartzaileen bitartez, ezagutzak barneratu eta eraldaketa sustatzeko.