Egindako Lanak

Juntura Kooperatibaren planteamendu estrategiko, integral eta kolektiboa eraikitzeko prozesua

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Bazkide eta langileen inplikazioa abiapuntu, Juntura kooperatibaren pentamendu estrategiko, integral eta kolektiboa eraikitzeko prozesua

Norekin elkarlanean: Juntura Kooperatiba

Proiektuaren urtea: 2022, 2023, 2024, 2025

Juntura Kooperatibak arkitekturak gizartean eragiteko duen gaitasuna balioan jartzeko egiten du lan. Ekonomia Sozialean kokatzen den taldea izanik, eraldaketa ez da soilik kanpora begirakoa; erakunde osasuntsu, bizigarri eta bideragarria lortzea eraldaketaren oinarri ere bada.

Junturako lagunekin, taldea osatzen dutenen inplikazioa eta talde kohesioa indartzea abiapuntu, kooperatibaren pentsamendu estrategiko, integral eta kolektiboa eraikitzeko prozesuaren baitan, tresna ezberdinak diseinatu ditugu elkarlanean.