Emakumeen ahalduntzera eta emakumeek gizarteari egindako ekarpena balioan jartzera bideratutako proiektua izan da herriko Berdintasun Batzordeak bultzatuta, Iruran martxan jarri dena. Ahalduntzeari begira, helburu bikoitza izan du: Alde batetik, Irurako Berdintasun Batzordeko emakumeen hartu-emana indartuz, espazioa bera ere indartzea, eta haien arteko elkarlana eta elkar-ezagutza sustatzea.