LABURREAN:
Proiektuaren izena: Haurtzaro guraso komunitatea: parte hartzea eta ahalduntzerako formazioa
Norekin elkarlanean: Haurtzaro Ikastola
Proiektuaren urtea: 2022, 2023
Haurtzaro ikastetxeko guraso ordezkari batzuek egindako barne-hausnarketa baten ondorioz, guraso ordezkarien espazioa sustatzeko talde eragile bat osatzea erabaki zen. Ibilbidearen hasieran, talde eragile horrek partaidetza eta ahalduntze ikuspegiak eta metodologiak ezagutzeko eta hauekin trebatzeko beharra sentitu zuen, bai ikastolan bertan, eta baita herri mailan eman ahal ziren espazioak eta prozesuak sustatu ahal izateko. 2022ko maiatzetik 2023ko maiatzera bitarteko proiektua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko partaidetza sailak diruz lagundu du.
Prozesuak bi atal izan ditu. Lehenento atalean, Oiartzungo hezkuntza komunitate osoari luzatu zitzaion bi formakuntza saioetara gonbidapena, 4 ordukoa bakoitza. Saio horiek oso praktikoak eta bibentzialak izan ziren, partaideen behar errealetara egokituta: teknika anitzen inguruan hausnartu eta esperimentatu genuen (elkar ezagutza, kohesioa, talde lana, sormena landu, balorazioak egin, taldean hausnartu, erabakiak kolektiboki hartu…), eta kideek teknikak diseinatu eta moldatu zituzten, errealitate konkretuei erantzuteko. Praktika horiek oinarri teorikoarekin gurutzatu genituen (bilera mota desberdinak, erabakiak hartzeko prozedurak, bilera eta saioak prestatzeko urratsak…). Partaideek saioen oso balorazio positiboa egin zuten.
Bigarren atalean, Haurtzaro guraso ordezkarien talde eragileari haien dinamizazio jardunean aholkularitza jasoko dute, 2023 urtean egingo duguna. Egunerokoan, bilerak dinamizatu eta kideen partaidetza sustatzeko teknikak diseinatu eta praktikatzerako orduan sortu daitezkeen zalantzak argitzea eta lanketak hobetzeko proposamenak egitea izango dira Farapiren funtzioak.