GEMMA proiektua emakume etorkin eta gutxiengoetakoek genero indarkeriari aurre egiteko prozesuan aurkitzen dituzten oztopoak atzeman eta gainditzeko egitasmoa da. Europako 5 herrialdek (Finlandia, Italia, Grezia eta Bulgaria) hartu dute parte proiektuan, Euskaditik Farapi Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin elkarlanean egin delarik.
Helburua, indarkeriari aurre egiteko prozesuan partaide diren eragile desberdinen (erakunde nahiz elkarteen) ikuspegiak txertatu dituen esku-hartze plan pilotu bat osatu eta martxan jartzea izan da.