2014 eta 2015 bitartean Medicus Mundi Gipuzkoa, Farapi Koop.Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean Gipuzkoan 13 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideia multzoa ezagutzea helburu izan duen ikerketa da hau. Honen bitartez aztertu nahi izan da maitasun eta sexuaren inguruan sortutako itxaropenek nola eragiten duten joaeran eta harreman afektibo zein sexualak sortzeko eran. Baita pertsona gazteen sexu eta ugalketa osasunerako kaltegarriak izan litezkeen eta indarkeriara ere iritsi daitezkeen zenbait jokaera eta jarrera antzematea ere.
Ikerketa osoaz gain, publikaziorako prestatutako laburpena abiapuntu hartuta, 2015az geroztik, hausnarketa konpartiturako tailerrak burutu dira ikasle (EHUko magisteritza, antropologia eta psikologiako ikasleekin) eta hezitzaileekin (gaztelekuetako nahiz institutuetakoekin) gehienbat.