Fiare, Economistas sin Fronteras, Elkarcredit, Oikocredit Euskadi, Setem Hego Haizea y Farapi.koop.Elkartea bezalako entitate ezberdinak, Donostian, finantza etikoen eta bankuez kanpoko finantzen gaineko heziketa sustatzeko helburua zuen prozesu bat garatu genuen. Finantza etikoak eta bankuez kanpoko finantzak sustatzen dituzten erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlanean aritu gara, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen esparruan Finantza Etiko eta altenatiboen hezkuntza Plan bat sustatzeko, produktu finantzarioen kontsumo ohiturak aldatzera, koordinazio sare berriak sortzera eta dauden baliabideen bisibilizaziora bideratutakoa.
Honetarako, prozesurako klabeak diren eragile, erakunde edo pertsona ezberdinak batu dituen espazioak sortu ditugu, irakasleak, guraso elkarteak … bai eta hegoaldeko entitateekin ere esperientzia trukaketa egiteko aukera izan dugu, Acaprodusca eta Acompañarekin, esparru honetan aurrera pausuak eta beraien bizipen pertsonaletatik ikasiz.