LABURREAN:
Proiektuaren izena: Farapin begirada intersekzionala txertatzeko barne-prozesua
Norekin elkarlanean: Bidez Bide Elkartea / Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin
Proiektuaren urtea: 2023
Etengabeko eraldaketa-prozesuan murgilduta gaude Farapitarrok. Horregatik, 2023ko lehenengo seihilabetean barne-prozesu berri bat abiatu genuen Bidez Bide elkartearen bidelaguntzarekin, gure lanean eta egunerokotasunean intersekzionalitatea txertatzeko asmoz. Izan ere, eraldaketa soziala sustatu nahi badugu, ezinbestekoa da zapalkuntza anitzak kontuan izatea
Feminismo dekolonialak, migrazioak eta zaintza-kate globalak landu genituen, besteak beste, eta gure eguneroko praktikara ekartzeko erronka hartu genuen. Farapiko lantalde osorako saio bateratuak egiteaz gain, lan-lerro bakoitzak saio bereziak egin zituen, hausnarketak proiektu zehatzetan lurreratu ahal izateko.
Barne-prozesu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzazioari esker egin genuen. Hala ere, badakigu bidea ez dela hemen amaitzen, eta gai honen lanketan jarraitu beharko dugu!