Arartekoak, Euskadiko herriaren defendatzaileak hala eskatuta, Euskadin kontsumitzaileen eskubideen inguruko azterketa kualitatiboa egin zen. Kontsumorako hiru esparrutan zehaztu ziren: airelineak, telekomunikazioak eta teknologia. Alde batetik, gaiaren inguruko lege esparrua aztertu zen, eta bestetik, “erreklamazio ibilbideak” deitutakoetan (kontsumo eskubideak urratzeagatik erreklamazioa jartzea) diharduten perfil ezberdinetako pertsonekin harremanetan jarri ginen, erreklamazioak egiten zituzten herritarrak, Administrazioetako teknikariak, kontsumo eskubideen defentsan ari diren erakunde pribatuak… Erreklamazio prozesu guztiaren analisia burutu zen.
Identifikatutako ibilibide ezberdinen inguruko ondorio zehatzak lortu ziren, eta gainera, emaitza nagusiak irudikatzen zituen animazio bat diseinatu zen, ibilbide ezberdinak pertsonifikatzen zituzten pertsonaien bitartez.