
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Errege kabalgatako koordinazio eta antolaketa lanak birpentsatzeko parte hartze prozesua.
Norekin elkarlanean: Herriko Udala eta antolatzaile taldea.
Proiektuaren urtea: 2024
2024ko udazkenean, Gipuzkoako udalerri batean parte-hartze prozesu bat aurrera eraman genuen errege kabalgataren antolakuntzan diharduten eragileen artean koordinazio eta antolaketa-lanak birpentsatzeko. Prozesu honetan, Udalaz gain, ekintza honen antolakuntzan urte asko daramaten zein berriagoak diren eragile eta norbanakoek hartu zuten parte: konpartsak, ikastetxeetako guraso ordezkariak…
Udako oporren aurretik (ekaina-uztailean), banakako elkarrizketak egin ziren eragile ezberdinekin, bakoitzaren momentuko egoera zein orain arte emandakoaren inguruko bakoitzaren irakurketa jasotzeko. Behin hau eginda, iraila iristean, saio bateratu bat egin zen jasotakoa partekatzeko eta egoeraren argazki partekatu batetik abiatuz, esku artean ditugun erronkei modu bateratuan heltzen hasteko.
Ondoren, iraila eta urria artean, parte-hartze saioak egin dira, besteak beste honako puntuak lantzeko: kabalgata batzordearen elkar-lanerako marko orokorra (elkarren arteko koordinazioa, erabakiak hartzeko prozedura, lankidetza printzipioak…), kabalgata ekintzaren marko orokorra (kabalgatak izan beharreko oinarrizko elementuak zein elementu berriak txertatzeko oinarrizko irizpideak), kabalgataren antolakuntza lanetarako parte-hartze mailak eta rolak, eta azkenik, kabalgataren antolaketa prozesuaren eskema orokorra, zereginen zerrendatze eta kronograma nagusi batekin.