Defentsoria emakumeen eta gizonen berdintasunerako enkargatutako “Elkarte Gastronomikoen Garrantzia eta Eragina Gizartean” izeneko Txosten Berezi honen asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte gastronomikoak sakonago ezagutzea, pertsona askorentzat gure kulturaren ezaugarri baitira, eta, horretarako, gizartean duten garrantzia eta emakumeenga-nako ohiko bazterketa-mekanismoak aztertuko dira.Azterketak bi helburu ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte gastronomikoetan emaku-meek, eskubide osoz parte hartzeari dagokionez, jasaten duten bazterketaren ondorioak, motiboak, esanahiak eta mekanismoak aztertzea. Horren bidez, ezagutzak izan eta sare sozialetan eta elkar-teen arteko sareetan emakume eta gizonentzako tratu-berdintasunean aurrera egiteko estrategiak sortuko dira.