Egindako Lanak

Elikadura Burujabetza Topaketak: SETEM Hego Haizea eta Teila Fabrikari bidelaguntza


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Elikadura Burujabetza Topaketak: SETEM Hego Haizea eta Teila Fabrikari bidelaguntza

Norekin elkarlanean: SETEM Hego Haizea, Teila Fabrika

Proiektuaren urtea: 2023-2024


2023. urtean, SETEM Hego Haizeak eta Teila Fabrikak Egiako, auzotar talde baten interesari erantzuteko asmoz, auzoan elikadura burujabetzaren inguruan kolektiboki hausnartzeko topaketak egitea erabaki zuten. Donostiako Egia auzoan elikadura burujabetzaren inguruko auzo hausnarketa bat erraztea izan zen helburua, auzoan gaiaren inguruan interesa zuten eragilen eta auzotarren artean alternatibak esploratzeko.

Farapitik auzokide eta eragile ezberdinekin (ekoizleak, elikadura burujabetzan dabiltzan elkarteak, eskolak, kontsumitzaileak, etab.) hiru lan saio bidelagundu genituen. Saio hauetan Egian elikadura burujabetza indartzeko alternatibak aztertu eta hauek garatzeko beharrezko baliabideak identifikatu ziren. Momentuko indarrak neurtuta, lan saioen bukaeran, Teila Fabrikaren kolaborazioari esker, auzoan Elikadura Burujabetza jardunaldiak antolatu ziren 2024ko maiatzean zehar.