LABURREAN:
Proiektuaren izena: Elikadura Burujabetza Estrategiaren lanketa kolektiboa Debagoienan
Norekin elkarlanean: Debagoiena 2030 (D2030)
Proiektuaren urtea: 2024
D2030 estrategiaren baitan, Debagoienan elikadura burujabetzarako estrategia partekatu marrazteko hiru lan saio bidelagundu genituen estrategia horretan klabeak diren eragileekin. Epe ertain-luzerako eskualde estrategia elkarrekin definitu genuen, estrategia horren baitan eragile bakoitzak hartzen zituen konpromisoak eta konpromiso hori aurrera eramateko beharrezko baldintzak elkarrekin adostuz.
Erronka eko-sozialei erantzuteko ezinbestekoak izango ditugu ezberdinen arteko lankidetza dinamikak, baina lankidetza ez da “berez sortzen”, lankidetza elkarrekin adostu eta josten da, lankidetzarako baldintza kolektiboak sortu behar dira. Hiru lan-saiotan zehar eragile bakoitzaren potentziala Elikadura Burujabetza proiektu orokorraren zerbitzura jartzeko moduak landu genituen, konfiantzan, gardentasunean eta eskuzabaltasunean oinarritutako lan dinamikari esker.