LABURREAN:
Proiektuaren izena: Bergarako Zaintza Planaren lanketa
Norekin elkarlanean: Bergarako Udala
Proiektuaren urtea: 2022-2023
Zaintza-krisi betean aurkitzen gara eta premiazkoa da zaintza beharrak asetzen ez dituen eta zaintzaileak prekarizatzen dituen egungo zaintza antolaketa eraldatu eta justizia sozialean oinarritutako zaintza antolaketa berri bat eraikitzen joatea. Planteamendu familista eta merkantilistatik aldendu eta logika publiko-komunitario baten alde egiteko garaia da.
Hala ere, hau ez da erronka makala: bere egiturazko izaera dela eta oso gai konplexua da, ertz askokoa eta ikuspegi askotatik begiratu eta landu beharrekoa.
Bide honetan asko dira gaur egungo errealitatea hobeto ezagutu eta hura eraldatzeko saiakeratan lanean ari direnak.
Bergarako Udalak ere erronka horri heldu nahi izan dio eta 2020 urtean zehar egindako zaintza diagnostikoa oinarri hartuta, eta herriko zaintzan inplikatutako norbanako eta eragileen parte hartzearekin hurrengo 4 urteetan Bergarako herrian zaintza ekintza-plana egin dugu.
Hauek izan dira ekintza-planean proposatu diren 7 helburu estrategikoak:
- Zaintza bere dimentsio osoan ulertzea, lan hauek merezi duten aitortza egin eta ikusaraztea.
- Zaintzaren kultura eraldatu eta hauek modu justuagoan banatzea.
- Zaintza lanetan diharduten langile profesionalen lan- eta bizi-baldintzak hobetzea.
- Zaintza lanak familian egiten dituzten zaintzaileak zaindu eta baldintzak hobetzea.
- Zaintza modu duinean jasotzeko eskubidea sustatzea.
- Hirigintzaren ikuspegitik herri zaintzailea lantzea.
- Zaintza-krisiari ikuspegi komunitario batetik ere erantzuteko apustua egitea.
Ezbairik gabe zaintzaren gaia gai konplexu bezain interesgarria da, eta sistema eraldatzeko gaitasuna dauka, Mugimendu Feministak aldarrikatu duen moduan.