Egindako Lanak

‘Berdintasun haziak’: Errigoraren barne-prozesu feminista


LABURREAN:

Proiektuaren izena: Berdintasun haziak

Norekin elkarlanean: Errigora

Proiektuaren urtea: 2022, 2023


‘Berdintasun Haziak’ izena jarri genion Errigoraren baitan feminismorantz urratsak ematen hasteko burututako barne prozesuari. Izan ere, uste dugu soilik proiektua bera berdintasunaren ikuspegitik aztertuz, berrirakurriz eta birpentsatuz eman ahal direla benetako urratsak proiektu feminista baterantz. Hala, lan-prozesu hori lehen hazi gisa ulertzen da, loratuz gero zaindu beharko den hazia.

Beraz, prozesu honetan ikuspegi feministatik Errigora proiektuaren egungo errealitatea ezagutu eta proiektuaren hurrengo urtetarako erronka eta lanketa posibleak identifikatu, lehenetsi eta lehen urratsak antolatu dira.

Prozesu hau aurrera eramateko Errigorako esparru ezberdinetako pertsonek osatutako lan talde bat osatu da. Garrantzitsua zen prozesu honetan ikuspegi anitzek toki izatea, gaiarekiko ikuspegi eta ezagutza ezberdinak islatzeko, baita Errigora ezagutzeko eta bertan egoteko era ezberdinak ere. Hala, lan-talde horrekin 4 lan-saio parte-hartzaile egin dira Farapiren bidelaguntzarekin.

Errigoraren egiteko moduetan murgildu, arakatu eta feminismotik aldaketak eragiteko gakoak identifikatzen aritu gara Farapin. Landatu dira lehen haziak!