Egindako Lanak

Aranzadi Ikastolan partaidetza egituran txertatu eta indartzeko prozesua

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Aranzadi Ikastolan partaidetza egituran txertatu eta indartzeko prozesua

Norekin elkarlanean: Aranzadi Ikastola

Proiektuaren urtea: 2022-2024

Badira zenbait urte Farapitik, Aranzadi Ikastolako lan-taldearekin elkarlanean, partaidetza erakundearen egituran txertatzeko eta langile guztiekin baldintzak bermatzeko lanean ari garela.

Urte hauetan plano ezberdinak lantzeko aukera izan dugu. Hausnarketa konpartitua abiapuntu izanik, posizionamendu kolektiboaren eraikuntza, erabakiak hartzeko prozeduren berrikuspena, partaidetza demokratikoa bermatzeko kualifikazioa… lantzen aritu gara.

Ulertzen dugu lan-taldea Ikastolaren etorkizunarekin gehiago inplikatzea, konpromisotik eta jarrera aktibotik ari bagara, proiektuaren eragiteko gaitasuna handitzeko gakoak direla. Honekin batera, enpleguaren kalitatearen eta laneko giroaren hobekuntza, norbanakoen eta taldearen gaitasunaren garapena indartzeko estrategia eraginkorra direla.