
LABURREAN:
Zerbitzuaren izena: Partaidetzazko prozesuen inguruko formakuntza
Nori zuzenduta? Elkarteak, kooperatiba txikiak, erakunde publikoak
Urte asko daramatzagu Farapin partaidetza eta parte-hartze tekniken inguruko formakuntzak ematen. Hauek gure lan esperientziaren praktika eta ikasketetatik eraiki ditugu, bidean topatu ditugun erronkei aurre egiteko erabili ditugun estrategia anitzen etengabeko partekatze eta gogoetatik.
Formakuntza hauen helburuak eragileek partaidetzaren begirada barneratzea eta metodologia eta tekniketan trebatzea dira, haien inguru errealetan aplikatu ditzaten. Horregatik, eragile bakoitzaren egoera eta aukeretara egokitutako formakuntzak egiten ditugu.
Marko teoriko sendo batean oinarrituta, partaideei esperimentatzeko, probatzeko eta baloratzeko aukera eskaintzen diegu eta partaidetzazko teknika bibentzialak baliatzen ditugu. Gainera, sakondu nahi dutenentzat edo zalantza aurrean heldulekuak izan ditzaten, bibliografia osagarria eskaintzen diegu.
Aukera izanez gero, formakuntzez gain, bidelaguntza zerbitzua ere eskaintzen dugu; fase honetan, eragileak ikasitakoa praktikara eramateko orduan izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko laguntza espezifikoa ematen dugu.
Hauek dira landu ditzakegun gaietako batzuk:
- Partaidetza zer den: Partaidetza prozesuen logika eta diseinua.
- Partaidetza dinamika eta teknikak: Zeintzuk, zertarako, nola erabili eta egokitu.
- Bileren dinamizazioa: Bilera motak, prestatzeko urratsak, dinamizaziorako gakoak.
- Gai zehatzak: Arakatzea, egitura eta gobernantza, erabaki hartzeak, komunikazioa eta emozioen kudeaketa, etabar.