
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Hernaniko Auzo Biraren dinamizazioa
Norekin elkarlanean: Hernaniko Udala
Proiektuaren urtea: 2025
2024. urteko urtarrilean, Hernaniko Udalak bigarren Auzo Bira antolatu zuen. Ekimen horren helburu nagusia Hernaniko auzoetako herritarrekin elkartu eta herritarrekin batera Gobernu Planaren jarraipena egitea da, eremu bakoitzari dagozkion proiektu eta egitasmoetan sakonduz.
Zazpi saio antolatu ziren osotara, eta auzotarrek iritzi eta proposamenak egiteko tartea ere izan zuten. Farapi kooperatibak saio horiek dinamizatu zituen, herritarren parte-hartze orekatua bermatzeko. Hala, hitz-hartzeen luzerak, parekidetasun irizpideak, Udalarekin hartu-emanak eta hizkuntzaren kudeaketa landu genituen, besteak beste, saio horietan. Bestalde, birako gako eta irakaspen nagusien jasoketa egin zuen Farapik, hurrengo urterako hobekuntza eta moldaketak proposatzeko.