LABURREAN:
Proiektuaren izena: Artaziakoop: Bizigarritasuna lan eta kooperatibaren dinamikan txertatzeko prozesua
Norekin elkarlanean: Artaziak Kooperatiba
Proiektuaren urtea: 2023-2024
Nola ulertzen dugu bizigarritasuna talde bakoitzak? Ze elementu barneratzen ditu eta nola gauzatzen da gure egunerokoan?
Artaziakeko lan-taldearekin, bizigarritasunaren gaineko hausnarketa abiapuntu hartuta, bertan eragiteko lan-molde eta tresnak elkarrekin diseinatu eta gure kooperatiban integratzeko prozesua abiatu genuen 2023an.
Egitura erantzunkideago baterako ibilbide honetan, bizitzaren arlo anitzak uztartu nahi izan ditugu, kooperatibako kideak eta haien beharrak zentroan jarriz. Honek, halabeharrez eskatu ditu lan egiteko zenbait molde aldatzea; besteak beste, denboraren jarraipen egokiagoa eta aurreikuspenak egiteko tresnak diseinatuz, edota erabaki kolektiboak hartzeko irizpideak adostuz.