Egindako Lanak

Amatasunen eragina proiektu kooperatiboetan

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Amatasunek ekintzailetza kooperatiboko proiektuetan duen eragina aztertzeko prozesua

Norekin elkarlanean: Artaziak kooperatiba / Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin

Proiektuaren urtea: 2023-2024

Gogoratzen duzu nola izan zen lehenengo amatasun iragarpena zure kooperatiban? Zer eragin zuen horrek lan-taldean? Nola bizi izan zenuten? Zein irakaspen atera zenituzten bertatik?

Artaziak eta Farapi kooperatibetako kideen arteko elkarrizketa informal batean bururatu zitzaigun amatasunek proiektu ekintzaile kooperatiboetan duten eragina aztertzea. Halaxe hitz egin ohi dugulako amatasuna eta lanaren inguruan: pasiloetan, atsedenetan… Horregatik, gaiari heltzea eta mahai gainean jartzea erabaki genuen.

Kooperatiba feminizatu eta gazteetan (25-40 urte) bereziki, ama bilakatzeak hankaz gora jarri dezake proiektua eta lantaldea. Amatasunak eta kooperatibismoa uztartzearen auzia lantzeko asmoz, 2023. urtean azterketa-prozesu partehartzaile bat abiatu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzaketari esker. Hainbat kooperatiben partaidetzarekin, hiru saio antolatu genituen, bizipenak eta irakaspenak partekatzeko.

Prozesua irudietan:

Prozesuan ereindakoak:

Proiektu honek hedabideetan izandako agerpenak

Ama izateak kooperatibetan sortzen dituen tentsioez

2023ko abenduaren 14an berriz elkartu ginen Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan, amatasunen eta proiektu kooperatiboen inguruko hausnarketa kolektiboarekin jarraitzeko. Lehenengo saioan gaiari hurbilpena egin ondoren, bigarren…