Eskuartean

Etxebizitzaren auziari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Teila Fabrikak

Aurreko abenduak 13 eta 14ean Egia auzoko Etxebizitza Jardunaldiak antolatu genituen Teila Fabrikarekin batera. Izan ere, Teila Fabrikaren helburuetako bat berau inguratzen duen komunitatearen kezkei erantzuteko espazioa izatea da. Horregatik, Egia auzoan etxebizitzaren gaiak sortzen duen kezkatik abiatuta, auzi honi helduko zioten jardunaldiak antolatzea erabaki zen Egia Bizirik plataformarekin eta Etxebizitza Sindikatuarekin elkarlanean. Farapi prozesu honen bidelagun denez gero, antolaketan lagundu dirugu.

Horrela, abenduaren 13 eta 14an mahainguruak antolatu ziren bi gai nagusiri heltzeko. Lehenengo egunean etxebizitzarako sarbidean dauden zailtasunen inguruan mintzatu ginen eta horretarako Egia Bizirik-eko kideak, Saretxe, Laia abokatuak eta SOS arrazakeriako kideak izan ziren gonbidatuak.

Bigarren egunean “Turistifikazioa eta Gentrifikazioa” izan ziren mahainguruaren izpide eta Bizilagunekin plataformak, Iñigo Galdeano arkitektoak, eta Birundak bere esperientzien berri eman ziguten. SOS Manteoko proiektuak ere beren auzo esperientzia mahaigaineratu zuten.