Bidez biderekin feminismoak, migrazioak eta zaintza-kate globalak landu ditugu, besteak beste, eta orain gure eguneroko praktikara ekarri nahi dugu landutakoa. Farapiko lantalde osorako saio bateratuak egiteaz gain, lan-lerro bakoitzak saio bereziak izango ditu Katia eta Sorayarekin, hausnarketak proiektu zehatzetan lurreratu ahal izateko. Badakigu bidea luzea dela, baina ekiteko prest gaude!
Barne-prozesu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren sustapen eta finantzazioari esker egiten ari gara. esker jarri dugu martxan eta horrekin gure proiektuetan begirada intersekzionala are gehiago txertatzea espero dugu.