Behatokia Tolosako udaleko bi saien arteko elkarlanaren ondorioa da, Jaiak eta Berdintasuna. Ebaluazioa bi arlo hauek burutu dute eta urte hauetan burututako mugarri guztiak esanguratsuak izan direla adostu dute, batzuk pausuak aurrera emateko balio izan dute eta beste batzuk behatokiaren ibilbiderako beharrezkoak bezala identifikatu dira. Mugarri guzti hauetatik, Berdintasun eta Jaietako teknikariak, bat azpimarratu dute eta hau sakonago aztertu dugu: 2019an, bi arloen artean burututako bilera bat. Bilera horretan, alde batetik txupinazoan historikoki gizon eta emakumeen artean zegoen arrakala murrizten joateko irizpideak adostu genituen eta bestetik, musika kontratazioetan emakume gehiago programatzeko adostutako irizpideak eta marra gorriak definitu genituen. Bilera honetan lehenbiziko aldiz, Behatokiak tresna praktiko bat sortu zuen jaietan eragin zuzena izango zuena.
Irizpide hauen inguruan gehiago jakiteko lotura honetako 42. eta 46. orrialdeetara joan https://udala.tolosa.eus/sites/default/files/JAIETAKO%20BEHATOKIA%20%20EMAITZAK%202019%20LABURPENA_compressed.pdf