Eskuartean

Euskal eta Perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko Gida

Medicus Mundi Gipuzkoa, EHU eta Manuela Ramos mugimenduarekin batera egindako ikerketatik abiatuta GIDA argitaratu da. Dagoeneko denen eskura dago.

“ONLINE KONTROLATZEN DEN GAUZA EDERRA OTE DA MAITASUNA? Euskal eta perutar nerabeak harremanen kudeaketa birtualean” ikerlanaren material osagarri gisa diseinatu da gida hau.

Euskal eta perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gida”-k baliabide izan nahi du, bizipen eta hausnarketa pertsonaletatik abiatuta, krisi bat eragiteko eta berreraikuntzan laguntzeko, berdintasunezkoak diren eta arrisku txikiagoa duten balioetan oinarrituta.

Dinamika ezberdinez osatutako hainbat saio diseinatu dira, hiru publikori zuzenduta: hezitzaileak, gurasoak eta nerabeak. Betiere bi ikerlanek lortutako ondorioetatik abiatu gara: dokumentu hau laguntzen duen ikerketa (“Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?”) eta lantalde berak 2015ean egindako “Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak” ikerketa

http://medicusmundigipuzkoa.eus/wp-content/uploads/2019/05/gida_guia_eusk_cast.pdf