Indarkeria sexistaren aurrean erantzuteko prozesuan parte hartzen duten eragileen arteko koordinazioa ezinbestekoa da emakume bakoitzari egokitutako atentzioa bermatzeko.
Prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinek indarkeria sexistaren ikuspegi konpartitua bermatzea, espazio ezberdinetatik egiten den lana eta ibilbideak ezagutzea, eta koordinazioa bermatuko duen talde-kohesioa lantzea dira Farapitik martxan jartzen laguntzen ditugun proiektuetako zenbait urrats. Helburua ez bait da dokumentu bat sinatzea, baizik eta emakume bakoitzaren errealitateari erantzun egokitu bat emango dion espazio bat sortzea, denboran iraungo duena.
Tokiko errealitatea ezagutzetik abiatuta, tokiko beharrei erantzun zehatzak emateko protokoloak diseinatzeko zerbitzua ematen dugu. Besteak beste, Goierriko “Danon arten” protokoloa, Ibarrakoa eta Anoetakoa dira dinamizatu ditugunak.